Beti izan dugu fikzioa lagun, entretenimendu bezala eta, hein handi batean, babes moduan. Islatuta sentitu gaitezkeen istorio bat sortzea, motibazio bat baino, behar bat da.
Fikzio klasikoa (akzioa, drama) eta hazterako garaian gurekin nahi izan genituen elementu guzti horiek (emakume protagonistak zientzia fikzioan,orientazio sexual, genero identitate eta jatorri ezberdinak…) elkartzen dituen istorio bat da VORÁGINE.
Talde gutxietuetako kide diren talde tekniko sortzaile baten jardunari esker, gure errealitate propioak fikziora eraman ditugu VORÁGINE-ri esker.